Berriak eta alertak

Tafallako Udalaren Adierazpen Instituzionala jaietan izandako eraso matxistaren aurrean

18/08/2024

“Ostiral gauean gure herriko taberna batean gertatutako eraso matxistabat salatu zen. Mezua argia da: erasorik ez erantzunik gabe”.


Festen esparruan, Tafallako Udalak emakumeen aurkako edozein eraso irmo gaitzesten du, eta, ondorioz, talde politiko guztien aho batez, honako adierazpen hau egiten du:


Edozein motatako sexu-erasoen aurrean gure gaitzespen eta arbuio osoa adierazten dugu, oinarrizko eskubide eta askatasun urraketa larria suposatzen dutelako, emakume eta gizonen arteko benetako desberdintasuna agerian utziz.


Horregatik guztiagatik, Tafallako Udalak, jai eta aisialdi guneetan emakumeen aurkako eraso sexistak prebenitu eta artatzeko protokoloa oinarritzat harturik:



  • Erabateko babesa eta elkartasuna adierazten die gure hirian erasoren bat jasan duten emakumeei, eta, aldi berean, haien eskubideak eta intimitatea errespetatzen ditu.

  • Konpromisoa hartzen du lanean jarraitzeko eraso sexistak desagerrarazteko eta emakumeek jaiak bete-betean bizi ahal izatea bermatzeko, euren eskubide eta askatasun guztiak gauzatuz


Emakumeek bizitzen jarraitzen duten indarkerien aurrean jarrera aktiboa erakusteko deia egiten die herritarrei, horrela Tafallako Udalarekin eta jaiaren zutabe diren kolektibo guztiekin bat eginez eta eraso sexisten aurrean erabateko gaitzespena pitzadurarik gabe erakutsiz.


Horrela, Tafallako Udalak bat egiten du eta herritarrei dei egiten die emakumeen aurkako indarkeriaren gaitzespena adierazteko, El Aguazón, El Cierzo eta El Empuje peñek eta Tafallako talde feministek abuztuaren 19an, astelehenean, 17:00etan, Nafarroa Plazan deitutako ekitaldian.


La entrada Tafallako Udalaren Adierazpen Instituzionala jaietan izandako eraso matxistaren aurrean se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies