Berriak eta alertak

Alde Zaharreko bizilagunek euren beharrak azaldu zituzten

21/06/2024

Kultur Etxean ospatutako TAZ proiektuaren hirugarren saioan izan zen.


Asteazkenean, urtarrilaren 31n, Hiritar Zentroan eta martxoaren 14an Kulturgunean egindako lehen bi saioen ondoren, atzo arratsaldean, Kultur Etxean, TAZ (Tafallako Auzoak Zaindu) proiektuaren hirugarren saioa egin zen. Proiektua herriko Udalak bultzatu zuen, erakundea herritarrengana hurbiltzeko eta auzoen benetako beharrak bertatik bertara ezagutzeko. Oraingo honetan, bilkura udalerriko Alde Zaharreko bizilagunei zuzenduta zegoen. Hauetako batzuk haserre agertu ziren hainbat udaltzainek berriki jarritako isunengatik. Alkatetzak azaldu zuen ez zela inolako agindurik eman, ez Udaltzaingoaren Buruzagitzaren aldetik, ez alkatetzaren beraren aldetik, isun horiek egin zitezen. “Gertuko Udaltzaingoaren ereduan sinesten dugu, eta hori guztiz kontrako norabidean doa, eta zigortuak izan diren pertsona guztiei dei egiten diegu alegazioak aurkez ditzaten. Gure aldetik, udaltzaingoaren burutzarekin batera, Alde Zaharreko jarduera protokoloak eta seinaleak errepasatuko ditugu “, zioen Xabier Alkuaz Tafallako alkateak.


Kezka nagusiak


Horrela, ordu eta erdiz, bertaratutakoek 35 gai jarri zituzten mahai gainean, baina planteatutako guztien artean bi talde handi nabarmendu ziren: garbitasuna (sastraka basatiak pasabidea bera jaten duen guneak baitaude) eta aparkalekuak. Puntu horrek eztabaida piztu zuen nahikoa ez dagoela uste zutenen eta trafikoa eta aparkalekua murrizten ari zirela uste zutenen artean. Fatxadetako zuntz optikoaren kableatuari edo mugikortasun urriko pertsonei nahiz zabor-kamioiei edo anbulantziei zirkulazio egokia eragozten dieten oztopo arkitektonikoei buruzko kezkak ere sortu ziren. Bestalde, autokritika egitera deitu zuten hainbat herritarrek, eta garbiketari dagokionez “geure burua heztea” eskatu zuten. “Gure aitona-amonek beren kaleak garbitzen zituzten. Har dezagun horren kontzientzia eta ez utzi besteen esku guk geuk egin dezakeguna “, zioten.


Auzo-proiektu honen azken saioa irailean egingo da, Tafallako hegoaldeko bizilagunei zuzendua.


La entrada Alde Zaharreko bizilagunek euren beharrak azaldu zituzten se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies