Berriak eta alertak

Auzoko Satelitearen mahai informatibo bat jarriko da ostiraleko merkatuan

13/06/2024

EKAINAK 14. INFORMAZIO MAHAIA        


AUZOTARREI LAGUNTZEKO TOKIKO SAREA “AUZOKO SATELITEA”  


Ohar   honen bidez, Tafalla eta Orbaibarreko Auzoko Satelitea auzolaguntzarako tokiko sarearen Proiektua ezagutzera eman nahi dugu. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eta Lehen Mailako Osasun Zerbitzuak sustatutako Zahartze aktibo eta osasungarrirako programaren esparruan sortu da, Tafallako barrutiko koordinazio soziosanitarioko taldearen eta komunitateko          pertsonen laguntzarekin.


Auzoko Satelitearen helburua bakardadean dauden adinekoak artatzea da, bizilagunei laguntzeko tokiko sare bat sortuz.


Onuradunak:



  • Etxean edo egoitza-zentroan bakardade-egoeran eta/edo gizartesare eskasean bizi diren pertsonak.

  • Mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileak, gainkargatuak.


Parte hartzen duten komunitateko pertsonak:



  • Boluntarioak

  • Hurbileko saltokietakoak (farmaziak, okindegiak, elikagaidendak…)

  • Elkartekoak, parrokiak, egoitzak


Erakunde laguntzaileak:



  • Udalak

  • Udaltzaingoa, Foruzaingoa eta Guardia Zibila.

  • Boluntariotzako erakundeak (Gurutze Gorria, Boluntariotza Geriatrikoa eta San Juan de Dios Ospitalea)



La entrada Auzoko Satelitearen mahai informatibo bat jarriko da ostiraleko merkatuan se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies