17/05/2024
Urtero, maiatzaren 17an, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, pertsonek beren sexu-orientazioagatik eta/edo genero-identitateagatik jasaten dituzten diskriminazio eta erasoen inguruan gizartea sentsibilizatzeko.
Nafarroa aitzindaria da LGTBI+ pertsonen eskubideak aitortzen, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialerako ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legearen onarpenak bermatzen duen bezala.
Lege-esparru honen, eta Nafarroako gizarteak oro har sexu-aniztasuna errespetatzen duen arren, min handia eman digute azken egunotan salatutako erasoek; izan ere, errealitate ikusezin bat islatzen dute, eta horrek jarrera aktibo, konprometitu eta koordinatu bat eskatzen digu, legezko berdintasuna benetakoa eta eraginkorra izan dadin lortzeko.
Garrantzitsua da gogoraraztea Berdintasun Ministerioak LGTBI+ eskubideen arloko informazio eta arreta integraleko 028 Arcoíris zerbitzua jarri zuela martxan 2023ko uztailean. Telefono-zerbitzu bat da, informazioa, aholkularitza juridikoa eta berehalako arreta psikosozial espezializatua lortzeko LGTBIfobiaren indarkeria mota guztien aurrean, LGTBI+ pertsona guztiei edo hurbilekoei zuzendua. Zerbitzua guztiz doakoa da eta urteko 365 egunetako 24 orduetan dago martxan.
Horregatik guztiagatik, Tafallako Udalak, Berdintasun Arloaren bitartez, honako hau ADIERAZTEN DU:
Bestalde, Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren barruan, Bilboko LGTBIQ+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia (Zinegoak) Tafallara iritsiko da :
La entrada Maiatzak 17, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies