14/05/2024
Tafallako Udalak euskararen astea antolatu du maiatzaren 14tik 25era bitartean, XVII. edizioa. Aurten ere, ikastetxeekin, AEK euskaltegiarekin, elkarteekin eta euskararen alde lan egiten duten gainerako taldeekin koordinatuta antolatu da. Beti bezala, programazioa adin guztietarako pentsatuta dago eta Tafallako hainbat gunetan.
Maiatzaren 25a, larunbata, bereziki egun potentea izanen da, goizetik gauera bitarteko programazioarekin, hainbat txokotan eta giro anitzetan. Merindadeko herrien arteko koordinazioa aurrekaririk gabea, Agerraldia eta Altaffayllarekin.
Euskararen asteko aurkezpenerako, udaleko eta elkarteetako ordezkariak bildu dira mahaiaren bueltan: AEK, Agerraldia, Altaffaylla, Ikastola… Energien batuketaren emaitza, aurreko urteetan bezala, programazio anitza, entretenigarria eta herritarren gustukoa izatea espero da:
Aste honetako ekintzetan parte hartzera gonbidatzen ditugu herritarrak, euskarari ikusgarritasuna ematen laguntzeko.
La entrada Euskararen astea, maiatzaren 14tik 25era se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies