Berriak eta alertak

Euskararen astea, maiatzaren 14tik 25era

14/05/2024

Tafallako Udalak euskararen astea antolatu du maiatzaren 14tik 25era bitartean, XVII. edizioa. Aurten ere, ikastetxeekin, AEK euskaltegiarekin, elkarteekin eta euskararen alde lan egiten duten gainerako taldeekin koordinatuta antolatu da. Beti bezala, programazioa adin guztietarako pentsatuta dago eta Tafallako hainbat gunetan.



Maiatzaren 25a, larunbata, bereziki egun potentea izanen da, goizetik gauera bitarteko programazioarekin, hainbat txokotan eta giro anitzetan. Merindadeko herrien arteko koordinazioa aurrekaririk gabea, Agerraldia eta Altaffayllarekin.



Euskararen asteko aurkezpenerako, udaleko eta elkarteetako ordezkariak bildu dira mahaiaren bueltan: AEK, Agerraldia, Altaffaylla, Ikastola… Energien batuketaren emaitza, aurreko urteetan bezala, programazio anitza, entretenigarria eta herritarren gustukoa izatea espero da:



  • Maiatzak 14, asteartea:Irakurketa kluba Saminaliburuaren itzultzailearekin.

  • Maiatzak 15, asteazkena:Anbotoko Mari antzerki familiarra. Sarrerak HEMEN

  • Maiatzak 16, osteguna:Skabidean 10 urtedokumentalaren emanaldia, goizean, taldeko kide pare baten parte-hartzearekin solasaldi txiki bat egiteko. D ereduko 12-16 urteko ikasleei zuzenduta dago.

  • Maiatzak 16, osteguna:Belaunaldien arteko jokoak Erbinude Elkartearekin eta AEKrekin. Izen ematea: tafalla@aek.eus

  • Maiatzak 21, asteartea:Zaporeak Elkarteak bere proiektuaz eta Lesboseko errefuxiatuen egoeraz hitz egingo digu.

  • Maiatzaren 22a, asteazkena. Herri kirolak Kondearen parkean.

  • Maiatzaren 23a, osteguna: bertso-poteoa, punta-puntako bi emakumezko txapeldunekin: Maialen Lujanbio Zugasti eta Nera Ibarzabal Salegi.

  • Maiatzak 24, ostirala: 17 urte hauetan euskararen egunarekin oso inplikatuta egon den eta dagoen norbaiti aitortza.

  • Maiatzak 24, ostirala: Nafarroako Pirinioetako garagardo dastaketa: Xorta. Izen-ematea: tafalla@aek.eus

  • Maiatzak 25, Erdialdeko Euskal Jaia. Erdi aldeko euskararen jaia, egitarau anitza egun osorako. Auzolana deitzen da barrako txandak betetzeko, mahaiak antolatzeko eta gainerako zereginak betetzeko.

  • Maiatzaren 26rako aurreikusita zegoen erremonte partidua bertan behera geratu da antolakuntza zailtasunengatik.


Aste honetako ekintzetan parte hartzera gonbidatzen ditugu herritarrak, euskarari ikusgarritasuna ematen laguntzeko.



La entrada Euskararen astea, maiatzaren 14tik 25era se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies