Berriak eta alertak

«Koloretako zazpi egun» kartelak Tafallako jaiak iragarriko ditu

14/05/2024

Ion Kepa Soltxaga tafallarrak egindako Siete días de fiesta/Koloretako zazpi egun izeneko kartela aukeratu dute abuztuaren 14tik 20ra ospatuko diren Tafallako jaiak ofizialki iragartzeko. 16 urtetik gorako tafallarrek euren kartelik gogokoena bozkatu zuten maiatzaren 3tik (ostirala) 9ra (osteguna). Guztira 419 boto eman ziren, eta horietatik Siete días de fiesta/Koloretako zazpi egun filmak 222 boto eskuratu zituen, % 53; bigarren postua Kalean gora, kalean behera izan zen 134 botorekin (% 32) eta hirugarrena Enfilando las fiestas izan zen 63 botorekin (% 15). Kartel hauek dira epaimahaiak finalista bezala aukeratu zituenak baina lehiaketara 31 lan aurkeztu ziren. Guztiak Tafalla Kulturguneko atarian egongo dira ikusgai datorren igandera arte, maiatzak 26.


“Komikia horrelako lehiaketetan ikusi ohi ez den zerbait dela bururatu zitzaidan. Beraz, alabaren laguntzarekin, eskuz marraztu nituen jaiekin lotzen ditudan alderdi horiek: usainak, momentuak eta abar. Jendea berriz elkartzen da, txupinazoa, albaka adarra (gazteenek beharbada ezagutzen ez dutena), gaiteroak, txistularien alardea, peñak, erratzen desfilea eta erraldoiak ere ikus daitezke. Nolabait, jaiak posible egiten dituzten talde guztiak omendu nahi izan ditut “, azaldu du Ion Kepak bere kartelari buruz.


Irabazleak aitortu du “ezertarako ez” zuela espero finalista izatea, “are gutxiago irabaztea. Lehiaketa honetara aurkezten naizen lehen aldia da “. Ion Kepak 800 euroko saria jasoko du.



La entrada «Koloretako zazpi egun» kartelak Tafallako jaiak iragarriko ditu se publicó primero en Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala.


Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies